LAOS HEGOALDETIK VIENTIANE HIRIBURUA
Kanbodiatik Laoserako muga uste
baino errazago pasa genuen. Mugako Poliziek, bai Kanbodiakoek bai Laosekoek,
zegokiena baina diru gehiago poltsikoratu nahi izan zuten baina gure buru
gogorrei esker ez genuen dolar estrarik ordaindu.
Laosera sartu bezain pronto Mekong ibaian Khong Phapheng ur-jauziak eman zigun ongi etorria.
Laoseko lehen helburua 4.000 irlak
ziren. Mekong ibaian irla pila bat
dago Laos eta Kanbodiako mugatik oso
gertu. Egia esan, ez genituen zenbatu 4.000 diren jakiteko baina makina bat
badaude. Tamaina oso desberdinetako irlak daude; batzuk oso txikiak eta beste batzuk
herriak aurkitzeko adinakoak. Gu, bizikletak txalupan sartu eta Don Det irlara joan ginen.
Irlako giroa ez zitzaigun gehiegi gustatu.
Turismoarentzat eta turismoari begira dozenaka ostatuk irlaren zati handi bat
estaltzen dute. Hala ere ezusteko oso
onak topatu genituen bertan: Xabi eta Agur oinatiarrak alde
batetik eta Iruineako Gorka eta
Bartzelonako Azahara bestetik.
Laurak oso jatorrak, momentu politak pasa genituen elkarrekin. Euskal Herritik hain urrun euskaldunak
topatzea beti da pozgarria.
Beste gauza on bat Mekongen hartutako bainuak izan ziren, beroari aurre egiteko primerakoak.
Asian zehar harritu gaituen gauzetariko bat putzuetan topatutako
arrantzaleak dira. Edozein ur putzutan, nahiz eta oso txikia izan eta lokatzez
beteta egon, topa dezakezu norbait arrain bila. Pakse hirirako bidean gizon hau topatu genuen uretara begira, adi.
Zerbait mugituz gero, bota sarea!
Paksera iritsi eta atsedenik hartu gabe hiru eguneko ibilbidea egin genuen Bolaven Plateau izeneko zonaldean. Bolaven Plateatu altueran dagoen
zonaldea da eta asko eskertu genuen metroak irabaztea, altuerarekin batera freskura
ere irabazi baikenuen. Hiru egunen ostean Paksera
bueltatuko ginenez pisu gehiena bertan utzi genuen. Zeinen arin sentitzen garen
momentu horietan.
Bolaven
Plateau ezaguna da bertako kafeagatik, Laoseko kaferik onena ekoizten omen
da bertan. Guk behintzat aspaldiko kaferik onena hartu genuen. Inguruko herri
gehienak kafeaz bizi dira eta familia askok beraien kafe landareak etxe aurrean
dauzkate.
Kafe aleak jaso ondoren eguzkitan jartzen
dituzte.
Kafeaz gain ur-jauziak ere ezagunak dira Bolaven Plateaun. Asko daude inguruan.
Tad Lo herrixkan ur-jauziez eta errekaz gozatzeko aukera aparta izan genuen. Dutxa
eta bainu freskoa.
Bertako haurrek beldur gutxi diote altuerari.
Ikusten duzuen ur-jauzi erraldoian jauzi egiten zeuden hauek. Gu ez ginen
ausartu.
Ezusteko galanta ere jaso genuen. Bainua
hartzera gindoazela honako bikotea aurreratu zitzaigun. Elefante eder hau bere
zaintzailearekin batera uretara sartu zen. Goitik behera garbitu zuen elefante
txintxoa: xalala, riki riki…
Altuerako freskura utzi eta penaz jaitsi ginen
Pakseko berora berriz ere.
Kanbodia utzi eta Laosera
sartzearekin batera, beroa zela eta, gure ordutegia aldatu behar izan genuen.
Eguerditan bizikletaz ibiltzea ezinezkoa da, egiten duen beroa etsigarria da.
Orain goizeko 5:30ean gora eta 6:30ean bizikleta gainean gaude. Honek inbidia
askorik ez, ezta?
Goizean goiz monjeekin batera jartzen gara
martxan. Monjeak etxez etxe janari eskean doaz eta janariaren ordainean
errezoak eskaintzen dituzte. Gehienetan
etxekoandreak dira monjeen ontziak betetzeaz arduratzen direnak.
Bitxiak dira bizitzak ematen dituen birak. Himalayako mendietan gure lagunik onena
zena, eguzkia, gure etsairik zorrotzena bilakatu da orain eta gure etsai ziren
laino ilunak, gure babesik preziatuenak. Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!
Bakoitzak ahal duen bezala egiten dio aurre
beroari. Honek argi zeukan izozkiak zirela modurik onena.
Bidaiako gauza gogorrekin jarraituz
gaixotasunak ere aipatu behar ditugu. Inbidia handia sentitzen duzuen horiek
jakizue hemen dena ez dela hain erraza, han polita, hain gustagarria. Paksetik Vientianerako bidean goiz batean esnatu eta sabeleko minarekin
ondoezik sentitu ginen. Lehenengo Koldoren
txanda izan zen. Bizikleta gainean hasi eta ordubetera ezinean zihoan:
zorabioak, oka egiteko gogoa, beherakoa… jatetxe txiki batean txokoa egin
zioten etzateko.
Bertan bi orduz atseden hartu ostean hobe
sentitu eta bideari ekin genion. Ainhoaren
txanda etorri zen orduan. Geroz eta okerrago zihoanez dendatxo batean geratu
behar izan ginen beste bi orduz. Ainhoari
haizagailua ere jarri zioten.
Hobe sentitu zenean aurrera jarraitu genuen
ahal bezala ostatu bila. Gorriak ikusi genituen egun horretan 40 km egiteko!
Zailtasunak zailtasun beti dugu norbait
animoak emateko prest.
Hiribururako bidean Mekong ibaia nahiko gertu izan dugu gehienetan. Mekongera doazen errekak gurutzatu
ditugu batzutan
eta Mekongaren
ondoan ibili gara besteetan. Bitxia da Mekongaren
gure aldea Laos dela jakitea eta
ibiaren beste aldean, gure begien bistan, Tailandia
dagoela ikustea.
Mekongek janaria eskaintzen die bertakoei. Sabeleko arazoen ostean guretzat
gehiegi.
Azkenean, eta zailtasunak zailtasun, Vientianera iritsi gara. Egiari zor,
nahiko astuna eta gogorra egin zaigu Paksetik
Vientianerako bidea. Beroa, errepide
luzea, paisaia nahiko monotonoa, janari eskasa… nahiko nekatuta iritsi gara Vientianera.
Orain Txinako
bisa lortu nahi dugu eta horren zain astebete eman behar dugu hiriburuan, baina
lasai, plan ederra daukagu egun hauetarako: lo asko egin, “western food”
dastatu, irakurri, idatzi, arropa eta gure buruak garbitu… hitz batean, indarberritu.
Cruzamos la frontera de Laos con más facilidad de la esperada, a pesar de que los policías intentasen embolsarse un dinero extra por las gestiones. Sin embargo, gracias a nuestra cabezonería no se salieron con la suya y solo pagamos los dólares correspondientes por atravesar la frontera.
Las 4.000 islas fueron nuestra primera parada. Son muy variadas, algunas grandes y otras muy pequeñas. Nosotros optamos por meter nuestras bicis en una barca y dirigimos hacia la isla Don Det. La verdad es que el ambiente no nos gustó demasiado, ya que se encuentra muy centrada en agradar al turismo, llena de hostales... A pesar de ello, pudimos disfrutar del lugar gracias a los oinatiarrak Xabi y Agur y a Gorka y Azahara, un iruñarra y una barcelonesa muy simpáticos, que nos hicieron pasar muy buenos momentos. Siempre resulta agradable encontrarse con gente de tu tierra cuando estás a miles de kilómetros de Euskal Herria.
Llegamos a Pakse y de allí emprendimos un recorrido de tres dias por la zona alta de Bolaven Planteau. Fue un alivio recuperar unos cuantos metros de altura, ya que el fresquito que nos proporcionó era justo lo que necesitábamos. Esta zona de Laos es conocida por su producción de café. Según dicen, aquí se encuentra el mejor del país, y la verdad es que nosotros saboreamos un café rico que ya echábamos de menos. Además, pudimos descubrir como son muchas las personas que viven de la producción del café en la zona.
Otro de los grandes atractivos de este lugar son las cascadas desde donde los niños y niñas, menos miedosos que nosotros, se lanzan valientemente. Y lo más sorprendente de todo fue que cuando nos decidimos a bañarnos, nos encontramos con una pareja un tanto peculiar: un gran elefante dispuesto a bañarse con su cuidador. Formal formal, se dejó limpiar las partes más recónditas de su plegada anatomía.
TRANQUILAMENTE EN VIENTIÁN
LUANG PRABANG
LUANG PRABANG
DEL SUR DE
LAOS A VIENTIÁN, LA CAPITAL
Cruzamos la frontera de Laos con más facilidad de la esperada, a pesar de que los policías intentasen embolsarse un dinero extra por las gestiones. Sin embargo, gracias a nuestra cabezonería no se salieron con la suya y solo pagamos los dólares correspondientes por atravesar la frontera.
La bienvenida a Laos nos la
dieron las cascadas de Khong Phapheng.
Las 4.000 islas fueron nuestra primera parada. Son muy variadas, algunas grandes y otras muy pequeñas. Nosotros optamos por meter nuestras bicis en una barca y dirigimos hacia la isla Don Det. La verdad es que el ambiente no nos gustó demasiado, ya que se encuentra muy centrada en agradar al turismo, llena de hostales... A pesar de ello, pudimos disfrutar del lugar gracias a los oinatiarrak Xabi y Agur y a Gorka y Azahara, un iruñarra y una barcelonesa muy simpáticos, que nos hicieron pasar muy buenos momentos. Siempre resulta agradable encontrarse con gente de tu tierra cuando estás a miles de kilómetros de Euskal Herria.
Llegamos a Pakse y de allí emprendimos un recorrido de tres dias por la zona alta de Bolaven Planteau. Fue un alivio recuperar unos cuantos metros de altura, ya que el fresquito que nos proporcionó era justo lo que necesitábamos. Esta zona de Laos es conocida por su producción de café. Según dicen, aquí se encuentra el mejor del país, y la verdad es que nosotros saboreamos un café rico que ya echábamos de menos. Además, pudimos descubrir como son muchas las personas que viven de la producción del café en la zona.
Otro de los grandes atractivos de este lugar son las cascadas desde donde los niños y niñas, menos miedosos que nosotros, se lanzan valientemente. Y lo más sorprendente de todo fue que cuando nos decidimos a bañarnos, nos encontramos con una pareja un tanto peculiar: un gran elefante dispuesto a bañarse con su cuidador. Formal formal, se dejó limpiar las partes más recónditas de su plegada anatomía.
Y después de los tres
días a la fresca, llegó el momento de volver a pasar calor. Desde
que dejamos Camboya, hemos tenido que hacer un cambio de horarios
para adaptarnos mejor al nuevo clima. Al mediodía resulta imposible
pedalear, ya que el sol golpea sin piedad y no da tregua. Así que
para las 5.30 de la mañana estamos en pie y en menos de una hora nos
ponemos en marcha. El que fue nuestro mejor compañero de viaje
durante la ruta por el Himalaya,
se ha convertido ahora en un verdadero enemigo en nuestro viaje por
Laos. ¡Cómo
cambian las cosas en tan poco tiempo!
Y continuando con la crudeza
del viaje, llega el momento de hablar de las enfermedades. Para todos
aquellos que os morís de envidia cuando leéis nuestras aventuras
viajeras, os comentamos que nada más salir de Pakse nos acechó
un fuerte dolor de tripas. Primero fue Koldo, y más tarde
Ainhoa los afectados.
Mareos, ganas de vomitar... no había manera de seguir y
tuvimos que parar a descansar.
Las últimas etapas han
sido duras, pero por fin hemos conseguido llegar a Vientián. Los obstáculos con los que nos hemos encontrados han sido los siguientes; demasiado calor, una carretera
muy larga con un paisaje monótono y escasez de
comida. Así que hemos llegado cansados a la capital.
Nuestro siguiente objetivo a corto
plazo es conseguir el visado que nos permita entrar en China y para
ello tendremos que pasar una semana aquí. Tenemos un gran
plan para que estos días sin pedalear no nos resulten tan duros:
dormir mucho, degustar la wester food, leer, escribir, lavar ropa y
sobre todo... ¡reponer fuerzas!
VIENTIANEN
LASAI ASKO
Azkenean Vientianen
astebete eman bagenuen ere bertako lasaitasunarekin bat egin eta ez zitzaigun
batere luze egin egonaldia. Hainbat kontu txiki egiteko aukera izan genuen.
Gure bizikletek garbiketa on bat jaso eta gurpila zuzentzeko ere
mekanikoarenera jo genuen. Tailerra hankaz gora egon arren ondo konpontzen zen
eta lan ona egin zuen.
Quebeceko Veronica eta Franchesca topatu genituen bidean bizikletaz. Motxilekin
bidaiatzen zebiltzan baina Kanbodian,
Phnom Penhen, bi bizikleta erosi eta
Vientianerako bideari ekin zioten. Egun
batzuetan errepidean topo egin ostean Vientianen
elkar agurtu genuen behar bezalako afaria batekin.
Janariarekin ez gara oso ongi konpondu Vientianerainoko bidean eta menua
aldatu eta txerrikeria pixkatxo bat jatea ongi etorri zaigu. Bidean, egun
askotan, topatu dugun janari bakarra noodle zopa izan da. Izugarri gustuko dute
laostarrek janari hau.
Haragi zatiak ezkerrean, arrozezko noodleak
erdian, soja zatiak goian eta belar sorta eskuinean. Hau guztia zoparekin
nahastu eta barrura! Noizean behin ongi
dago, baina egunero…
Okerragoa ere izan zitekeen.… hauxe aurkitu
genuen Vientianeko merkatuko
janariaren sekzioan.
Hiri txikia denez bizikletak hartu eta toki
ezagunenak bisitatzeari ekin genion.
Haw Pha
Keo eta Wat
Sisaket tenplu zaharberrituak
Turistok errezoan dabiltzan laostarrekin
nahasten gara.
Pha
That Luang estupa, Laoseko monumenturik garrantzitsuenetarikoa
Mekong ondoko pasealekuan Laoseko
bandera eta bandera komunistak tartekatzen dira.
Txinako bisa poltsikoratuta eta Vientianeko
lasaitasunaz ederki gozatuta agur esan genion hiriburuari. Txoko guztietan
aurki daitezke lasaitasun printzak.
VANG
VIENGERAKO BIDEAN, URTE BERRI ON!
Errepidean bizikletaz jende asko topatzen
dugu, batzuetan, gu bezala, bidaiariak eta beste batzuetan bertako jendea.
Herrialde bakoitzak bere bizikleta modelo berezia dauka. Laosen zabalduena ezkerraldean ikus dezakezuena da, atzean norbait
eramateko primerakoa. Baina Tailandiako
eraginak hona iritsi dira eta eskuinean daukazue modelo modernoa.
Apirilaren erdialdean Laosen urte berria ospatzen da, Bun Pi Mai, eta Vang Viengerako
bidean harrapatu gintuen. Laoseko Beer Lao garagardoa edateko elkartzen
dira lagunak eta toki askotan tragoa hartzera gonbidatu digute. Bat ongi dago,
arazoa zera izan da, edalontzia behin eta berriz betetzen zigutela eta bizikletaz
goazenez…
Bizikletaz martxan gindoazela, geratu gabe, auto batetik garagardoa eman zioten Koldori. Dopina?
Bi egunean iritsi ginen Vang Viengera, inguruko
paisaiagatik ezaguna den herrira. Mendi bertikalak landaretzaz estaliak eta Nam Song ibaia ondoan.
Tokia oso turistikoa izan arren txoko polita
da. Ingurunea ezagutzera joan ginen eta Bun
Pi Mai urte berriaren ospakizunekin topo egin genuen berriz ere. Familiak
egun pasa elkartu ziren Blue Lagoon inguruan.
Musika banda giroa alaituz
Putzuan haurrak jolasean
LUANG PRABANGERAKO BIDEAN, MENDIAK
Vang
Vieng atzean utzi arren
Bun Pi
Mai jaialdiaren ospakizunak ez ziren bukatu. Jaiaren
ohitura zabalduenetarikoa ura jaurtiz elkar bustitzea da. Herrietan, errepide
ertzean, urezko munizioz beterik jende pila aurkitu dugu ibilgailuak bustitzeko
irrikatan.
Bizikletak ez gara libratu. Beroari aurre
egiteko ez da erremedio txarra izan!
Haurrak hurrengo biktimen zain
Batzuetan bustialdiaren tamaina negoziatzeko
aukera izan dugu. Ainhoa horretan
dabil emakume honekin, baina bustialdirik gabe ez zen geratu.
Beste batzuetan ez genuen negoziatzeko
aukerarik izan.
Pertsona helduek kutsu erlijiosoagoa ematen
diote festari, hori bai, beti pozez gainezka. Etxez etxe topatu genuen koadrila
hau Muang
Kasi herrian kantuan eta dantzan.
Bustita ala lehor mendialdeko aldapa gogorrak zain
zeuden.
Luze,oso luze ikusten da behetik gorako bidea.
Goitik behera beste itxura bat hartzen du.
Esfortzuak bere saria dakar. Paisaia,
herrixkak eta, bereziki, pertsonak.
Mendialdeko irudiak zoragarriak dira. Koldo
duela zazpi urte ingurune honetan ibili zen eta garai hartan hain txundituta
geratzearen arrazoia ulertu du berriz ere.
Familia honek errepide ertzean zeukan
dendatxoa. Ez dakigu zehazki zein den ehizatutako animalia baina mokadu bezala salgai
zeukaten postutxoan (norbaitek animalia zein den baldin badaki mezutxo bat
bidali mesedez).
Emakume honek, aiztoa eskuan, keinu arraroak
egiten zituen. Ez ginen gehiegi hurbildu badaezpada ere.
Gurean bezala, amonek lan handia egiten dute txikien
heziketan eta zainketan.
Baina, han ez bezala, hemen neskatila gazteak
beren anai-arreba txikiez arduratu behar dira.
Mendialdeko freskura izugarri eskertu dugu. Phou Khoun herrian lainoz inguratuta
esnatu ginen.
Malden gora beherak etengabeak izan dira
ingurune menditsu honetan.
Inguruko mendiak oso soilduak topatu ditugu.
Pena handia sortzen du horrek baina bertako biztanle askoren eguneroko ogia hor
dago. Erre gero landatzeko. Pertsonaren eta naturaren arteko talka.
Kiewkacham herrixka izan zen gure azken geltokia Luang Prabangera jaitsi aurretik. Hantxe topatu genuen hirukote
maitagarria hau.
Nork esango liguke jaitsiera luze bat egiteko
gogorik izango ez genuela. Berriz ere behera, berora, Luang Prabang zain genuen.
TRANQUILAMENTE EN VIENTIÁN
Al final, pasamos toda una
semana en Vientián, disfrutando de la tranquilidad de la
ciudad y aprovechando para limpiar y poner a punto nuestras
bicicletas. A pesar de encontrarnos con una taller un tanto caótico,
el mecánico hizo un buen trabajo y quedamos contentos con el
resultado.
Allí conocimos a Veronica
y a Franchesca, dos chicas de Quebec, que aunque en un
principio habían decidido viajar de mochileras, en Camboya se
hicieron con dos bicicletas y emprendieron así su camino hacia
Vientián. Después de coincidir varios días en el camino,
nos despedimos con una buena cena.
Y hablando de comida,
tenemos que reconocer que no nos hemos arreglado muy bien con el tema
de la comida durante el viaje hacia Vientián
(solo hemos encontrado sopa de noodles), así que al llegar a la
capital hemos cambiado radicalmente de menú, disfrutando del sabor
de algunas guarradillas.
Al ser una ciudad
relativamente pequeña, hemos podido recorrerla en bicicleta: desde
los viejos templos restaurados de Haw Pha
Keo y
Wat Sisaket,
hasta la destacada estupa de Pha That
Luang, la
más importante de Laos.
Con el visado de China
en la mano y después de disfrutar de la tranquilidad de Vientián,
dijimos adiós a la capital de Laos. En cualquier rincón del
mundo puede uno encontrar briznas de tranquilidad.
CAMINO
DE VANG VIENG, ¡FELIZ AÑO NUEVO!
En Laos el año nuevo se
celebra a mitad de abril, y a nosotros nos pilló camino de Vang
Vieng. Es habitual
juntarse para beber la cerveza
local Beer Lao,
y nosotros, a pesar de ser turistas, no pudimos escapar de esa
tradición. Tomarse una cerveza a mitad de camino no está nada mal,
el problema aparece cuando después de tomar más de una tienes que
volver a emprender el camino. Y sino que se lo pregunten a Koldo ya
que cuando íbamos pedaleando sin parar por la carretera, se le
acercaron desde un coche para ofrecerle cerveza... ¿doping? Allá
cada cual.
En un par de días,
llegamos a Vang Vieng,
un pueblo conocido por el paisaje que lo rodea. Aunque el lugar es
bastante turístico, nos pareció muy bonito. Mientras recorríamos
la zona volvimoa a encontrarnos con las celebraciones de año nuevo y
esta vez, pudimos ver cómo las familias se reunen para pasar el día
en torno al Blue Lagoon.
Con la banda de música como banda sonora, los niños se lo pasaban
pipa saltando sobre los charcos.
LUANG PRABANG
Luang
Prabang Laoseko
hiriburu turistikoa da eta nahiz eta denboraldi jendetsuena ez izan, atzerritar
ugari genbiltzan inguruan. Bun Pi Mai
ospakizunaren azken egunak ziren baina
oraingoan, aurreko egunetako ur gudetatik urrun, alde erlijiosoena topatu
genuen.
Luang
Prabang tenpluz josia dago, edozein txokotan aurki
daitezke tenpluak.
Tenplu askoren inguruan monje
budistak bizi dira eta gazte asko ikasketa erlijiosoak egiten dabil.
Gazteak atzerritarrekin hitz egiteko gogotsu
egoten dira beraien ingelesa lantzeko. Honek oso maila ona zuen. Bere ametsa Australiara bidaiatzea da.
Wat
Xieng Thong da tenplurik ezagunena eta gure ustez,
bidaia osoan ikusi dugun politenetariko bat. Detaile txiki asko ditu eta
normalean tenpluetan aurkitzen ez diren koloreak.
Luang
Prabangeko kale nagusia gauero dendaz betetzen da turistontzat makina bat
“souvenir” erosteko aukera eskainiz. Dendari gazteenentzat beranduegi izaten da batzuetan.
Laos frantsesen kolonia izan zeneko etxe asko dago hirian. Hauetako asko
berritu eta hotel edo jatetxe dotore
bilakatu dira gaur egun. Asko luxuzkoak, gure mailatik goraxeago.
Frantsesen eragina argia da eta eragin horren
erakusleetako bat petanka da. Txoko askotan topatu ditugu laostarrak petanka
jolasean.
Luang
Prabangi agur esatearekin batera bidean aurkitu dugun Jacques Sirat bidaiariari ere agur esan
genion. Vang Viengen topatu genuen lehen
aldiz eta ordutik beste hainbat alditan topatu dugu. Jacquesek 19 urte darama bizikletaz bidaiatzen, ongi irakurri
duzue, 19 URTE! Makina bat kontu eta istorioz gozatzeko aukera izan genuen
elkarrekin, benetan tipo jatorra. Bere berri izan nahi baduzue (eta bide batez
Frantsesa landu) hauxe da bere helbidea: www.jacques-sirat.com. Ea bideak berriz elkartzen gaituen.
LAOS
IPARRALDEKO IBAIAK
Luang
Prabangen Mekong
ibairi agur esan bagenion ere, bidean ibai ugariren inguruan ibili gara. Gure
helburua Nam Ou edo Ou ibaitik gora txalupaz bidaiatzea
zen.
Inguru honetako bidea oso ederra eta atsegina
izan da. Ibaiek eta mendiek eskainitako paisaia ederrez gain jendearen
eguneroko bizitzak ere momentu ederrak eman dizkigu.
Tatuajeak moda bat baino askoz gehiago dira
hemen.
Emakume asko ehuntzen topatu ditugu.
Bang Na herrixkan lo egiteko toki bila hasi eta herriko eskolako ingeles
irakasleak txokoa egin zigun bere etxean.
Ordainean goizean eskolara joan ginen berarekin
eta ikasleekin ingeles mintzapraktika saioa izan genuen. Koldok aukeran Gorputz Hezkuntzakoa nahigo zuen, baina tira.
Laguntxo bat ere egin genuen, irakaslearen
bizilaguna. Nat izena du eta jateko
modukoa da.
Laosen etnia ugari daude eta hauetako batzuk emakumeen jantziengatik
desberdindu daitezke. Hmong etniako familia
honekin topo egin genuen.
Nong
Khiaw herrira iritsi eta han genuen Ou ibaia gure zain.
Nong
Khiawn gure bizikletak txalupan sartu eta Ou ibaitik gora Muang Khua herrira iristea zen gure asmoa . Paisaia zoragarria da
inguru hauetan.
Nong
Khiawtik Muang
Khuareko bidean Muang Noi Neua
herrixkan gelditu eta bi gau eman genituen bertan. Duela oso gutxi arte Ou ibaia zen hona iristeko modu bakarra
eta duela bi aste iritsi da argindarra bertara. Alforjak ostatuan utzi eta
oraindik txikiagoa den inguruko Huayxen herrira txangoa egin genuen.
Ipuin
batetik ateratako lekua. Lan eta lan aurkitu genituen bertako biztanleak.
Errementaria
Baina inguru hauetan aberastasunik handienetarikoa
ibaian bertan aurkitzen dute. Pita hariarekin beraien sareak egiten dituzte gero
arrantzan aritzeko.
Muang
Khuarako bidean gure txalupako gidariak arraina
erosteko geldialditxo pare bat egin zituen. Bost kiloko arraitxoa erosi zion
gazte honi!
Muang
Khuan txalupa eta Ou
ibai utzi eta berriz ere pedalei eragiteko unea iritsi zen.
Muang
Khuatik Udom
Xay herrirako bidean iparraldeko Phongsali
probintziara joateko bidegurutzea pasa genuen. Phongsali inguruan Akha
etniako jende asko bizi da eta bidean hauetako batzuekin topo egin genuen. Etnia
hau ezaguna da emakumeek duten janzkera ederragatik. Beltzaren gainean kolore
deigarriak eta izugarrizko detaile pila, txanoetan batez ere. Zinez dotore janzten
dute
Burrutik
oinetara.
Bidean egiten ditugun geldialdi ugariek
herrialdetik oso gertu sentitzeko aukera ematen digute. Etxetxo hau izan zen
gure jatetxe inprobisatua. Kanpotik eta barrutik.
AGUR
LAOS
Ia konturatu gabe agur esateko ordua iritsi
zaigu, hain ongi, hain gustura, hain lasai sentitzen garenean. Hilabete eta erdi eman ditugu herrialde
honetan eta 1.960 kilometro egin ditugu bizikletaz hegotik iparrera Laos zeharkatuz. Beltzetik zurira pasa
gara Laosen, Vientiane hiribururainoko bero beltzetik mendialdeko edertasun
zurira. Orain arteko egunik okerrenetarikoak izan ditugu eta orain arteko
egunik politenetarikoak baita ere. Herrietako jendearen lasaitasun eta
xumetasunarekin bat egin eta asko gozatu dugu. Orain Txina daukagu aurrean eta, egiari zor, hemen hain eroso egonda, nagikeria
pixkatxo bat sentitzen dugu bertarako jauzia egiteko. Bi egun barru han gaude.
Agur Laos.
LUANG PRABANG
Luang
Prabang es la capital turística
del país, y aunque no nos encontramos en la peor época para visitar
este ciudad, si que hemos tenido oportunidad de coincidir aquí con
muchos turistas. Alrededor de los templos que encontramos en
esta ciudad, viven los jóvenes monjes que aún continuan inmersos en
sus estudios religiosos. Algunos de ellos están deseosos de hablar
con los extranjeros, con el objetivo de poner en práctica sus
conocimientos de inglés. Uno de ellos, nos demostró su buen nivel
del idioma y nos contó que uno de sus sueños era poder viajar,
algún día, a Australia.
El
templo más conocido de Luang Prabang es
Wat Xieng Thong, a
nuestro parecer el más bonito que hemos visto en todo el viaje.
Cuenta con muchos detalles y con colores poco habituales en otros
templos, que sin duda alguna llaman la atención.
A
la vez que decíamos adiós a Luang
Prabang,
también nos despedíamos de Jacques
Sirat,
un viajero con el que nos encontramos por primera vez en Vang
Vieng
y
con el volvimos a coincidir en varias ocasiones.
Jacques
lleva
nada más y nada menos que ¡19 años viajando en bicicleta! Así que
con él, hemos tenido la oportunidad de disfrutar de un sinfín de
historias, un gran tipo, sin duda alguna. Si queréis saber más
sobres sus andanzas, mientras que aprovecháis para pereccionar
vuestro francés, aquí tenéis su dirección: www.jacques-sirat.com.
AGUR
LAOS
Sin
darnos cuenta, cuando tan a gusto y tan tranquilos estábamos en
Laos, ha llegado la hora de decir adiós a este país. Hemos pasado
mes y medio aquí, donde hemos recorrido 1.960 kilómetros de sur a
norte. Ahora nos espera China, y a decir verdad, estando tan
cómodos aquí, nos da un poco de pereza dar el salto a ese gran
país. En dos días ya estaremos allí... adiós Laos.